sábado, 27 de mayo de 2017

Koadrilen Eguna ekainaren 24an antolatuko dute Irunen

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa, el sábado día 27 de Mayo de 2017.

BIDASOA TXINGUDI

Koadrilen Eguna ekainaren 24an antolatuko dute Irunen

Olinpiada, kalejira eta 1.800 lagunentzako herri bazkaria egingo dira egun horretan Ficoban
XABIER SAGARZAZU - Sábado, 27 de Mayo de 2017 - Actualizado a las 06:14h
Betti Gottiko Kristina Alberro eta Juncal Eizagirre zinegotzia, atzo, San Juan plazan.

IRUN 
- Bere baitan Ficoban egin ohi den herri bazkaria eta beste gauza asko dituen Irungo Koadrilen Eguna ekainaren 24an antolatuko du aurten, bederatzigarren urtez, Betti Gotti Euskara Kultur Taldeak.
Talde honetako kideek, Juncal Eizagirre Kultura arloko zinegotziarekin batera, atzo eman zituzten aurtengo ekitaldien xehetasunak.
Lehenik eta behin, Betti Gottikoek “aurten Koadrilen Eguna eta herri bazkaria egingo ez zirenaren inguruko zurrumurruak” gezurtatu nahi izan zituzten. “Iazkoaren ondoren, oharra kaleratu genuen sare sozialetan, esanez nola guzti hau antolatzea urtero eta konplexuagoa den, eta jendearen laguntza eta gutxiengo baten jarrera egokiago bat beharrezkoak diren, Udalaren inplikazio sakonagoarekin batera. Hausnarketarako deia zen. Baina ez genuen inondik ere esan aurten herri bazkaririk egongo ez zenik”, esan zuten Betti Gottikoek.
ERREFORTZUA Udalarekin hala adostuta, datorren ekainaren 24ra begira “Koadrilen Eguneko ekitaldietan eta bereziki, Ficobako bazkarian, “dena ondo joan dadin segurtasuna indartu” egingo dela azaldu zuten antolatzaileek.
Juncal Eizagirre zinegotziak, “urte guzti hauetan Betti Gottik egindako lana, Koadrilen Eguna eta herri bazkaria San Pedro eta San Martzial jaietako ekimen esanguratsu eta jendetsuenetakoa bihurtu duena”, eskertu zuen.
Udal arduradunak eta Betti Gotti Euskara Kultur Taldeko kideek dei egin zuten “egun honetan parte har-tzera eta jaia eta parranda alai, gizalegez eta zentzuz egitera”.
PROGRAMA Koadrilen Eguneko programari dagokionez, “aurten koadrilen olinpiada egun bakarrean egingo da, ekainaren 24an bertan, 9.30ean hasita eta jokoan izango da zortzi lagunentzako bidaia Port Aventurara”, azaldu zuten Betti Gottikoek.
Olinpiadaren ostean, 12.00etan, txarangek poteoa girotuko dute eta 13.30ean abiatuko da kalejira Ficobaruntz, han 14.15ean herri bazkariari hasiera emateko.
Bazkal ostean, 16.30ean zabalduko dira ateak otordura joan ez direnentzat eta musika dantzagarria izango da 20.30ak arte. Ordu horretan, Irungo erdigunerako buelta egingo da kalejira, Burrunba elektrotxarangarekin.
XEHETASUNAK
Bazkarirako txartelak. San Juan plazan salduko ditu Betti Gottik, datorren ostiralean, ekainak 2, 18.00ak eta 20.00ak artean, eta larunbatean, hilaren 3an, 11.00tatik 13.00era.
Helduentzat bakarrik. Ekimen hau 18 urtetik gorakoentzat da bakarrik. Ficobako bazkarian bi pabiloitan banatuko dituzte 18 eta 23 arteko lagunak eta 24 urtetik aurrerakoak, eta sarreren salmenta bera ere, bi ilaratan banatuta egingo da.
Xehetasunak. www.bettigotti.eus webgunean eskura daude.
ZENBAKIA
18
Euro balio dute herri bazkarirako txartelek. Honen barne dago urteroko euro solidarioa. Betti Gotti Euskara Kultur Taldeak ez du oraindik erabaki zein elkarteri bideratuko zaion
.

No hay comentarios: