viernes, 12 de enero de 2018

2017a,Ona Honrribiko Aireportuan

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 12 de Enero de 2018.

2017A, ONA HONDARRIBIKO AIREPORTUAN


Hondarribiko_aireportua.vueling

Pista laburtu arren, bidaiarien trafikoak gora egin du.
2017an emaitza onak izan ditu Hondarribiko aireportuak. 2016arekin alderatuz, %6,6 hazi da azpiegitura erabili duten bidaiarien kopurua. Abendua bereziko ona izan da, %11,2ko hazkundearekin.
Orotara, 281.859 izan dira aireportua joan-etorriak egiteko erabili dutenak. Hegazkinen trafikoa, ordea, pixka bat jaitsi da 2016arekin alderatuz, %0,4. Orotara, ia 7.000 operazio (6.925) neurtu dituzte joan berri den urtean.
Urte osoan zehar Bartzelonara eta Madrilera joateko (eta buelta egiteko) hegaldiak jasotzen ditu Hondarribiko aireportuak. Udan zabalagoa izaten da eskaintza.

No hay comentarios: