jueves, 18 de enero de 2018

'Kuadrillak 2.0' programak aisialdia euskaraz gozatzeko aukera eskaintzen du

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 18 de Enero de 2018.

'Kuadrillak 2.0' programak aisialdia euskaraz gozatzeko aukera eskaintzen du

Maite Sagaseta, Josune Gomez eta Zuriñe Urbieta, ekimenaren aurkezpenean./F. DE LA HERA
Maite Sagaseta, Josune Gomez eta Zuriñe Urbieta, ekimenaren aurkezpenean. / F. DE LA HERA

Euskara udal arloak antolatutako ekimena doakoa da eta 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutileei zuzenduta dago

JOANA OCHOTECOIRUN.
'Kuadrillak 2.0' ekimena martxan da. Izen emate epea zabalik dago eta datorren hilabetean, otsailean, hasiko dira programak antolatuko dituen topaketak, 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutak. Euskara arloko ordezkariak, Josune Gomezek, egitasmoaren berri eman zuen Urtxintxa aisialdi eskolako Zuriñe Urbieta eta Maite Sagasetarekin batera. Proiektu honen jatorria 2017ko aurrekontu partehartzailetan dago.
'Kuadrillak 2.0' gaztetxoen artean euskararen erabilera sustatzea du helburu nagusitzat, zehazki eremu formaletik kanpo: Josune Gomezek gogorarazi zuenez, 2016an burutu zen ikerketaren arabera «gazteek euskara erabiltzen dute momentu formaletan eta hezkuntzan, baina bertatik irteten direnean joera gaztelerarako da». Egoera honen ondorioz, Euskara arloak «apostu» bat egin du hizkuntzaren erabilera hobetzeko. Egitasmoan parte har-tzeko epea zabalik dago. Interesatuek hezkuntza zentroen bidez edo Urtxintxaren web orriaren bidez eman dezakete izena.

Aisialdi eskola honek kudeatuko du 'Kuadrillak 2.0' egitasmoa: Zuriñe Urbietak zehaztu zuenez, topaketak ostiralero burutuko dira, 19:00etatik 21:00etara, eta ikasturtea amaitu arte. Gazteak dira egitasmo honen protagonistak eta, beraz, hitza eskainiko zaie beraien zaletasunak adierazteko: hauen arabera, egitasmoaren «programa osatuko da», azaldu zuen Zuriñe Urbietak.

Pograma parte-hartzailea

Nahiz eta topaketak ostiraletan burutu, antolatzaileek ez dute alde batera utzi nahi «ekintza bereziren bat» ospatzeko aukera, beste ordutegi edo egun desberdinean. «Gazteek dituzten proposamenak entzun nahi ditugu», erantsi zuen Maite Sagasetak. Partaideen adin tartea «zabala da, eta ezaugarri ezberdinak daude. Hauen arabera, bakoitzari dagokion dinamikak antolatuko ditugu». 'Kuadrillak 2.0' egitasmoaren barne sortuko diren taldeak gazteen adinen arabera antolatuko dira. Hamabost eta hogeita hamabost arteko neska eta mutilek izango dira talde bakoitzean. Oraingoz, lau leku zehaztu dira topaketak burutzeko: zentroa, Behobia-Artia, Anaka eta Landetxa auzoak.
Euskarako ordezkariak adierazi zuenez, ekimen honek «harrera ona izan du Irungo ikastetxe guztietan. Gehiengoa inplikatzen ari da». Josune Gomezek 'Kuadrillak 2.0' gazteei eskainzen dien «aukera ezin hobea» azpimarratu zuen, «euskara modu ludiko eta informalean erabiltzeko».

No hay comentarios: