PENTSIO DUINEN ALDE, JENDETZA ELKARTU DA SAN JUAN PLAZAN
Irunen sortu berri den Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak, hilaren 15 eta 22an egindako mobilizazioekin jarraitzeko asmoarekin, elkarretaratze jendetsua egin dute gaur Irungo San Juan plazan. “Gure pentsioen erosteko ahalmenaren defentsan” lelopean, ehunka pentsiodun kalera atera dira, beste behin, %0,25eko “igoera eskasa” salatzeko.
Datorren astelehenerako (otsailak 5) hurrengo elkarretaratzea iragarri dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario