Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 28 de Febrero de 2018.
Gaurtik abian da Irunen Euskararen Hilabetea
Antzerki emanaldiak, ‘Irunero’ aldizkariaren bi ale berezi eta Laburbiraren emanaldia programatu dira
Miércoles, 28 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:03h
IRUN- Gaur bertan hasi eta martxoaren 23ra arte, Irungo Euskara arloak Haur eta Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleei urtero zuzentzen zaien Euskararen Hilabetea martxan izango du.
Ekimen honen helburua “haur eta nerabeen artean, ikasgelan ikasi eta erabiltzen duten euskara aisialdian eta kalean ere erabiltzeko duten motibazioan eragitea” dela azaldu du atzo Monica Martinezek, Irungo Udaleko Euskara zinegotziak .
Horretarako, datozen asteetan, hiru ildo nagusitan ekitaldi desberdinak izango dira, hiru eta hamasei urte arteko irundar txikiei zuzenduta.
ANTZERKIAAlde batetik, “Haur Hezkuntzako umeentzat, L’Horta taldaren Liliput antzezlanaren bost emanaldi;Lehen Hezkuntzako ikasleentzat Moby Dicketa DBHko lehenengo eta bigarren zikloetako gazteentzat, Zutuberrak eta Oskara plazara antzezlanak” izango direla azaldu zuen atzo Arantza Zuletek, Udaleko normalizazio teknikariak.
Bestetik, martxoaren 15ean aurtengo nobedadea izango dena programatu da;Laburbira film laburren zirkuituko emanaldia, 19.30an Amaia kultur zentroan, eta ikusgai izango diren zortzi lanetako baten zuzendari den Itxaso Navarroren parte-hartzearekin.
Azkenik, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek mintzodromoa egingo dute martxoaren 15ean eta 16an eta urtero bezala, Iruneroaldizkariak ere bi ale berezi argitaratuko ditu Euskararen Hilabete honen harira, Haur eta Lehen Hezkun-tzako eta DBHko ikasleen lanekin, hurrenez hurren. - X.S.
No hay comentarios:
Publicar un comentario