Georgia eta Armenia bizikletaz, Amaia Kultur Zentroan
“Zure abenturaren bila” programaren beste proiekzio bat da
Ostegunean, 19:30etan, “Zure abenturaren bila” programaren saio berri bat egingo da Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan (sarrera, López de Becerra kaletik). Oraingo honetan, “Georgia eta Armenia gurpilEKINbidaiari ” ikus-entzunezkoaren emanaldia izango da eta Eneko Redondo egingo du euskarazko aurkezpena. Sarrera doan izango da.
Sinopsia
“Hor goaz beste behin Kaukasoetatik gurpilEKINbidaiari menderik mende erlijioek eta Sobiet Batasuna izandakoak utzitako konfliktuek bertako biztanleen kultura eta izaera zizelkatuz joan direnak. Guzti hauen testigu dira Kaukaso mendi miresgarriak bertakoei bakea eta bidaiariari beti ere harrera ezin hobea ematen diotena”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario