IRUNGO EAJ-K BAIKOR BALORATU DU SPI ETA EH BILDUK AURKEZTUTAKO MOZIOA
Atzo, Irungo Si Se Puede eta EH Bilduk, Irungo Udalean ikerketa batzorde bat abiatzeko mozioa erregistratukodutela jakinarazi zuten. Erabaki horrekin, Xabier Iridoy Hirigintza ordezkari ohiak legetik kanpo eta udaleko teknikarien txostenetatik harago lan egin omen zuen ikertu nahi dute, baita Jose Antonio Santano alkateak esandakoan egiarik dagoen.
Irungo EAJk berehala erantzun dio atzo aurkeztutako mozioari. Lehenik, Santanok Iridoyrengan “isuri dituen gezur larriak” frogatzeko frogarik aurkeztu ez izana “onartezina” da jeltzaleentzat. Horrela, egiak, “alkate batentzako desegokia den azpikeriaren gainetik” egon behar duela adierazi dute.
Horregatik, “modu positibo eta egokian” baloratu dute atzo EH Bilduk eta SPIk aurkeztutako mozioa. Gainera, jeltzaleek epaitegietara jo izana, atzoko erabakiarekin “osagarriak” izan daitezkeela nabarmendu dute. “Bi prozesuek helburu bera dute, irundar hiriak egia ezagutzea”, adierazi dute. Alkateari akusazioen frogak aurkezteko eskaera egin diote eta ondorioz, “gertatutakoaren errealitatea ezagutzera ematen lagunduko duen edozein ekimen” babestuko dutela azaldu dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario