miércoles, 31 de enero de 2018

Kalez Kale egitasmoa San Miguelera Iritsiko da

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 31 de Enero de 2018.

KALEZ KALE EGITASMOA SAN MIGUELERA IRITSIKO DA



Iazko urrian aurkeztu zuten Kalez Kale egitasmoa.
Irungo Ahal Duguk, iazko urrian, Kalez kale egitasmoa aurkeztu zuen. Urte guztian zehar, hilabetean behin, Irungo auzo batetik pasa dira, auzotarren proposamenak edota iradokizunak entzuteko. Helburu bezala, hiri “bidezkoagoa, sortzaileagoa eta iraunkorragoa” lortzea dute.
Egitasmoaren hirugarren saioa bihar (otsailak 1) egingo dute Irungo San Miguel auzoan. Uranzu Merkatuan egingo dute, eta bertan zinegotzi eta alderdiko kideak izango dira. Gainera, azken egunotan, Irun Ahal Duguren programaren gaineko informazio aldizkaria banatzen ari dira San Migeleko atarietan.

No hay comentarios: