LAKAXITA GAZTETXEAK ATEAK ZABALDUKO DIZKIE HERRITARREI
Irungo Lakaxita Gaztetxeak, martxoaren 3rako (larunbata), ate ireki jardunaldia antolatu du. Eraikina okupatu zutenetik, aurten, hamahiru urte pasako dira, eta urteurrena behar bezala ospatzeko, egun osoko egitaraua antolatu dute.
17:00etan egingo diete herritarrei harrera. 17:30ean berriz, gaztetxearen dinamika azalduko diete bisitariei eta eraikineko areto guztietatik bisita egingo dute. Ondoren, afaria egingo dute (sarrerak, 4 euroan). 20:00etatik aurrera, kontzertuen eta karaokearen txanda izango da. Gaueko ordu txikietara luzatuko dute festa. Irundar eta gertuko herritar orori luzatu diote bertaratzeko deialdia, gaztetxeko kideek azaldu dutenez, “Lakaxitak gorputz asko eta ezberdinekin bizitzea maite” baitu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario