1700 sinaduren langa gaindituta Irunen
Martxoa bukatzear dela, asteburu honetan ere Hartu Hitzaren mahaiak eta
bolondresak Irungo kaleetan zehar izango dira
Aurreko astean Hartu Hitza Elkarteak Irungo herritarrak kaleetan zehar jarritako mahaietara hurbiltzera animatu zituzten behar dituzten sinaduren %50a lortzeko asmoarekin. Hiru egun desberdinetan lau gune izan ziren sinaduren topaleku eta Irungo herriak Hartu Hitzak egindako deialdiari erantzun bikaina eman zion.
1500 sinadura lortu nahi bazituzten, bultzada handi baten bidez 206 sinadura gehiago lortu zituzten, guztira 316 sinadura batuz. Horrela, guztira 1706 sinadura batu dituzte denbora guzti honetan eta pixkanaka pixkanaka inurrien lanaren modura, 3000 sinaduren marka geroz eta hurbilago daukate.
Beraz, horrela banatu zen ostegunetik larunbatera bitartean kalean lortu genituen sinaduren kopurua:
Ostegunean Santiago kaleko pintxopotean 49 sinadura bildu zituzten
Ostiralean Urdanibia plazako pintxopotean 84 sinadura
Larunbatean Urdanibia plazan 91 eta Zabaltza plazan 89, guztira 180 sinadura
Ostiralean Urdanibia plazako pintxopotean 84 sinadura
Larunbatean Urdanibia plazan 91 eta Zabaltza plazan 89, guztira 180 sinadura
Asteburu honetan mahai gehiago
Martxoa bukatzear dela, asteburu honetan ere Hartu Hitzaren mahaiak eta bolondresak Irungo kaleetan zehar izango dira. Gainera, auzo berri bat bisitatuko dute, Artiako auzoa hain zuzen ere. Martxoaren 25ean, 10:30tatik 12:30ak bitartean, Artiako eliza aurrean kokatuko dituzte mahaiak bertako jendea musikaren bitartez erakarri nahian. Jende dexente bizitzen den tokia da Artia eta bertako auzo elkartea oso indartsua da, beraz, artian bizi diren pertsona guztiak animatzen dituzte egun horretan Irungo Herri Galdeketa babesteko. Hori igandean izango da, baina larunbatean, ohi dugun moduan Zabaltza Plazan izango dira 11:00etatik 13:30etara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario