3.500 LAGUNEK DASTATU DUTE ARTISAU GARAGARDOA FICOBAN
Pasa den asteburuan, Irungo Ficoba erakustazokan, Bask’n Brew Beer Festival egin zuten, ostiral eta larunbatean zehazki. Artisau garagardoaz gain, jakiak saldu dituzte zenbait food truck-etan (furgoneta).
Antolatzaileek jakinarazi berri duten bezala, 3.500 lagun inguru gerturatu dira asteburuan Ficobara. Guztira, 21 garagardogile artisauen 100 garagardo baino gehiago dastatzeko aukera izan dute herritarrek. Antolatzaileen esanetan, “publiko leiala” bildu da asteburuan.
Daten eta ordutegiaren aldaketa, bisitarientzat “gustukoa” izan dela adierazi dute, eta nagusiki larunbatean Ficobako hirugarren pabiloia bete zela. Lie Detectors eta Dead Bronco taldeen musika saioak ere “lagungarri” izan direla adierazi dute, eta oro har, “kalitatezko eskaintza eta artisau garagardoa” denen eskutara jarri dutela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario