"Kontzentrazioetara eta mobilizazioetara bertaratu diren pentsiodunek emandako laguntza eskertu nahi dugu"
Txingudiko pentsiodunen mugimendua .- Eskualdean burutu ditugun kontzentrazioetara eta mobilizazioetara bertaratu diren pentsiodunek emandako laguntza eskertu nahi dugu, baita Donostiaraino joan ziren hiritar bidasotar guztiei (aitona-amonak, seme-alabak, bilobak) ere iragan larunbatean, pentsio duin batzuen aldeko aldarrikapena egiteko.
Oso indartsu gaude, gehiago oraindik 17ko mobilizazio handiaren ondoren, eta mobilizatzen segituko dugu pentsio publiko duinak bezalako oinarrizko eskubide bat berma dadin lortzeko, egungo eta etorkizuneko pentsiodunentzako.
Denon artean atseden pixka bat hartuko dugu aste sainduan eta pazko astean, eta energia berrituekin itzuliko gara, datorren apirilaren 9an.
No hay comentarios:
Publicar un comentario