LAPITZE IZANGO DA HURRENGO AUZO SORTZAILEA
Irungo Ugalde auzotik pasa ondoren, Lapitze izango da ‘Auzo sortzaileak’ egitasmoaren hurrengo geltokia. Egitasmoaren bigarren edizioa hastear da eta horretarako auzotarren iritzi eta proposamenak entzun nahi dituzte aurretik. Hurrengo bilera, hilaren 13an egingo dute (asteartea).
Gaur aurkeztu dute egitasmoa. Irungo Udaleko Kultura saileko ordezkari Juncal Eizagirrerekin batera, auzoko bizilagunen elkarteko Manuel Garcia, Bitamine Faktoriko Helga Massetani, Kawai Espazioko Veronica Davinia Herran eta Hiritik At-eko Iker Eizagirre izan dira. Arte garaikidea erabiliz, hiriko auzoak dinamizatu nahi dituzte programarekin. Lapitze auzoko bizilagunen elkarteekin dagoeneko elkartu direla jakinarazi dute gaur, eta egitasmoa martxan jartzeko, talde motorea sortu berri dutela.
Talde horrek auzoaren beharrak identifikatuko ditu, gazteria eta hirigintza alorretan bereziki. Auzoa dinamizatzeko, artista bat aukeratuko dute. Lehen pauso horiek zehazteko, hurrengo asteartean (hilak 13), lehen bilera egingo dute, Lapitzeko bizilagunen elkartean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario