Luis Mariano zentro sozialak bertako
irispideak hobetuko ditu
Aste Santuaren ondoren hasiko dira lanak eta asmoa da adinekoak eta/edo
mugikortasun gutxikoak errazago mugitu daitezen
Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra arloak jakinarazi du Aste Santuaren ondoren hasiko direla Luis Mariano zentro sozialean horko irispideak hobetzeko lanak. Zentrora joaten diren adinekoei eta/edo mugikortasun gutxitukoei sarrerak eta irteerak erraztea da asmoa.
Arrapalaren trazatua xehetasunez aldatuko du proiektuak, igoerak eta jaitsierak errazago egiteko. Era berean, beste lan batzuk ere egingo dira; hala nola, baldosa berriak jarriko dira; elementu osagarriak garbituko dira, barandak; era berean, ate automatikoa jarriko da zentrora sartzeko, gizarte-zerbitzuak dauden ospitale zaharraren eraikinean duela gutxi jarritakoaren antzekoa. Proiektu honetarako, 58.170 euroko aurrekontua jarri du Gizarte Ongizate arloak; eta horrela, solairu nagusian jarritako aire girotuaren sistema berriari gehitzen zaio lan hau. Bi hobekuntzen asmoa da adinekoentzat zerbitzua erosoagoa eta abegitsuagoa bihurtzea.
Altzari publikoak mantentzea
Bestalde, Cristina Laborda Mugikortasuneko, Bide Publikoko eta Obretako ordezkariaren hitzetan, “garrantzitsua da beharrezkoa denean zerbitzu edo instalazioak berritzea, baina hori bezain garrantzitsua da daukaguna baldintza onetan mantentzea. Alde horretatik, Luis Mariano zentro sozialak jarduketa integral bat behar du, irisgarritasuna hobetzeko, kontuan hartuta mugikortasun gutxituko pertsonek eta egunero leku horretara joaten diren adineko askok erabiltzen dutela. Mantentzeko lan-ildoetako bat da hau, udal-eraikinetarako ireki dena, baina ez da bakarra; gure hiria zaintzea altzari publiko asko egoera onean mantentzea ere bada”.
Luis Mariano zentro sozialean egin den hobekuntza honekin lotuta, hiri-mantentzeko zerbitzutik, jakinarazi dute datozen asteotan jarduketa batzuk egingo direla farolak, eserlekuak eta bolardoak margotzeko.
Lan horiek aurreko urteetako programazioa jarraitzen dute, berriki egin diren kanpainetan egin diren lanak ez errepikatzeko. Irungo hainbat tokitan egingo dira, eta urtean jaso ditugun abisuei erantzungo die. Farolak margotzeari dagokionez, Luis Marianon eta Colón Ibilbidean egingo den jarduketa espezifikoa nabarmentzen da. Lan horiek egiteko guztizko aurrekontua 90.000 eurokoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario