Palmera Montero gunea. / Irungo Udala
Zaharkitzeak dakarren erronka eta aukeren inguruan hausnarketa saio irekia antolatu du Eusko Ikaskuntzak Irunen datorren martxoaren 26an. Jardunaldi hau, Irungo Udalaren Ongizate arloak bultzatuta, Eusko Ikaskuntzak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera lantzen ari duen zaharkitzearen erronken inguruko proiektuaren baitan kokatzen da, etorkizuneko eszenarioak eraikitzeko adimen kolektiboaz baliatuz.
Sergio Corchón ordezkariak azpimarratzen duen moduan, “parte hartu nahi dugu jarduera honetan eta jarduera garatzen lagundu, bat datorrelako Gizarte Ongizatetik gure gizarte zerbitzuak indartzeko, oraingo honetan adinekoen arretara zuzendutakoak, bultzatzen ari garen gainerako ekimenekin”.
Foroa Irungo Palmera Montero gunean garatuko da goizean zehar, metodologia parte hartzaile batetan oinarrituta, eta eztabaida mahai berean gaian adituak eta interesa duten hiritarrak bilduko ditu. Saio horren ostean Eusko Ikaskuntzak ondorioen gainean lanketa egin eta parte hartzaileekin partekatuko ditu emaitzak.