jueves, 5 de abril de 2018

Bidasoa Bizirik osoa, Ducourau eraikinera

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 4 de Abril de 2018.

BIDASOA BIZIRIK OSOA, DUCOURAU ERAIKINERA


ducorau.eraikina
Irungo Hendaia kalean dago agentziaren egoitza berria izango dena.
Bidasoa Bizirik Garapen Agentziako zerbitzu guztiak egoitza bakarrean bilduko dira hilaren 26tik aurrera. Hau da, Irun eta Hondarribia artean zituen lau bulegoetan zuen eskaintza—bakoitzean hainbat zerbitzu ematen zituen— egoitza bakarrean bilduko du, Ducourau eraikinean. Irungo Hendaia kalean dago.
Garapen agentziaren 42 langileek elkarrekin lan egingo dute bertan. Bidasoa Bizirik-en arabera, zerbitzu eraginkorragoa emango du agentziak gune bakarrean egoteagatik, eta horrek zerbitzuaren kalitatea nahiz irisgarritasuna hobetuko duela nabarmendu du. Dirua aurrezteko neurria ere bada lekualdaketarena, kostuak murriztuko dituzte lau egoitzatik bakarrera pasata.
Eraikinaren banaketaz datuak eman ditu Bidasoa Bizirik-ek. Beheko edo sarrerarako solairuan, bi gela egoteaz gain, El Espazioren gunea egongo da (lan formazio eta orientazio, lan eskaintzen kudeaketa eta enplegu zentroa da; lehen Anakan zuen egoitza). Lehen solairuan, berriz, Kostorbeko egoitzan zeuden zerbitzuak jasotzeko gunea egongo da (agentziaren zerbitzu orokorrak dira), eta bigarren pisuak enpresa berrien laguntzarako zerbitzua eta coworking aretoa jasoko ditu. Ondoko eraikin batek biltzeko tokiak, formazio gelak eta tailerrak izango ditu barruan
Lekualdaketa, faseka, hilaren 16tik aurrera egingo dute egungo lau bulegoetatik Ducourau eraikinera. Prozesu guztiaren kostua, altzari berriak erosi eta eraikinaren berrantolaketa lanak kontuan hartuta, 490.000 eurokoa izan da.

No hay comentarios: