viernes, 6 de abril de 2018

Eskualdeko Pentsiodunak astelehenean elkarretaratuko dira berriro

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 5 de Abril de 2018.

ESKUALDEKO PENTSIODUNAK ASTELEHENEAN ELKARRETARATUKO DIRA BERRIRO


San Juan plazan elkartuko dira beste behin.
Pasa den asteko geldialdiaren ostean, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak elkarretaratzea iragarri du datorren astelehenerako (hilak 9). Azken hilabeteetan egin duten bezala, San Juan plazan elkartuko dira, 12:00etan. Hiritar orori luzatu diote bertaratzeko deialdia, adin guztietako ehunka (milaka badira hobeto) lagun elkartu nahi baitituzte.
%0,25eko igoera salatu, orain arteko galdutako erosteko ahalmena berreskuratu eta etorkizuneko pentsioak bizitzaren kostuaren arabera aktualizatu. Hori da hurrengo astean pentsiodunek egingo dituzten aldarrikapen nagusiak. Mugimendutik jakinarazi dutenez, hurrengo egunetarako ere mobilizazioak antolatzen ari dira. Informazio gehiago emango dutela adierazi dute, datozen egunetan.

No hay comentarios: