viernes, 6 de abril de 2018

Goiz eta Arratzaldez egingo dute Larunbateko sinadura Bilketa

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 5 de Abril de 2018.

GOIZ ETA ARRATSALDEZ EGINGO DUTE LARUNBATEKO SINADURA BILKETA


Joan den hilean egindako sinadura bilketaren irudia.
Irungo Hartu Hitza plataforma azaroaren 18ko herri galdeketari babesa emateko sinadura bilketaren azken txanpa sartu da. Dagoeneko 2.000ko langa pasa dute, eta helburu bezala 3.000 sinadura biltzea dute. Zabaltza plazaz gain, orain arte bisitatu ez duten Pio XII plazan ere plataformako boluntarioek postua jarriko dute datorren larunbatean (hilak 7).
Zabaltza plazako postua goizez irekiko dute, 11:00etatik 13:00etara; Pio XII plazakoa berriz, arratsaldean, 18:00etatik 21:00etara. Amaia Kultur Zentroan arratsaldean egongo den ‘Rulo y la contrabanda’ rock taldearen kontzertuak plazan jarriko duen giroa baliatu nahi dute bertaratutakoen sinadurak lortzeko.
Datorren astean, ostiral zein larunbatean (hilak 13 eta 14) ere Pio XII eta Zabaltza plazez gain, Urdanibia inguruan ere sinadurak bilduko dituzte. Horrez gain, plataformatik jakinarazi dutenez, hilaren 21ean Irungo auzo gehienetan mahaiak jarri eta festa erraldoi bat egiteko asmoa dute, joan den martxoaren 3an egin zuten modukoa.
Hilabete motzeko epean ia 1.000 sinadura lortu nahi dituzte eta 3.000 lortzeko, herritarren laguntza beharrezkoa dutela adierazi dute, eta sinadura bilketan parte hartzera animatu dituzte Irungo bizilagunak.

No hay comentarios: