martes, 17 de abril de 2018

Irungo Kaleetan barrena Kataluniaren alde

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 16 de Abril de 2018.

IRUNGO KALEETAN BARRENA, KATALUNIAREN ALDE


12:00etan abiatu zen manifestazioa San Juan plazatik.









Atzoko manifestazioaren irudia.
Atzo, Irungo Kataluniaren aldeko talde herritarrak egindako deialdiari hamarka irundarrek erantzun zioten. ‘Kataluniaren alde’ lelopean abiatu ziren eguerdian San Juan plazatik, Irungo kale esanguratsuenak zeharkatzeko. Atzo, sei hilabete bete ziren Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ekintzaileak kartzelan sartu zituztenetik.
Politikariei babes guztia adierazi zioten manifestazio guztian zehar, eta “preso politikoen askatasuna” eskatzeaz gain, Espainiako Estatuari “estrategia errepresiboa gelditzea” exijitu zioten. Horrez gain, “politika egiteko eskubidea” defendatu zuten. “Euskal zein katalan herriek burujabe izateko duten eskubidea aldarrikatzen dugu eta beraz, haien etorkizunaren jabe izateko eskubidea”, adierazi zuten antolatzaileek
.

No hay comentarios: