martes, 17 de abril de 2018

Euskaraldia Antolatzeko lehen bilera, "Arrakastatsua"

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 16 de Abril de 2018.

EUSKARALDIA ANTOLATZEKO LEHEN BILERA, “ARRAKASTATSUA”



Adin guztietako herritarrak gerturatu ziren lehen bilerara.
Joan den larunbatean (hilak 14), Aitzondo Irungo Euskara Taldeak Euskaraldia antolatzeko lehen bilera irekia egin zuen. Palmera Montero Guneko bigarren aretoan jendetza elkartu zen, hamaika egunez euskaraz bizitzeko dinamika definitzen hasteko.
Herritarrek ekarpen egin dituztela jakinarazi dute taldetik, eta eztabaidarako tartea ere utzi zutela joan den larunbatean. Herritarrek Aitzondo taldearen sorrera “ilusioz” ikusi dutela argitu dute taldetik.
Antolatzaileen esanetan “arrakastatsua” izan da lehen bilera hori (40 bat lagun elkartu ziren). Antolatzaileek esplikatu bezala, bi modutara izango dute herritarrek aukera Euskaraldian parte hartzeko: Ahobizi ala Belarriprest gisa. Ahobiziek ahal duten guztietan euskaraz egiteko konpromisoa hartuko duten horiek izango dira; Belarriprest-ak berriz, euskaraz egin ez arren, mintzakideari erdaraz ez egiteko prest egongo diren horiek.
Hurrengo deialdiari adi egoteko deialdia luzatu dute Aitzondoko kideek, lanean hasteko batzordea lehenbailehen eratu nahi baitute.
Joan den astean HITZAk Aitzondo euskara taldearen inguruko erreportajea egin zuen. Irakurri hemen.

No hay comentarios: