martes, 17 de abril de 2018

Pentxioen aldeko Manifestazio Historikoa egin dute

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 16 de Abril de 2018.

PENTSIOEN ALDEKO MANIFESTAZIO HISTORIKOA EGIN DUTE


7.000 lagun inguru bildu ditu Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak egindako deialdiak; euren eta ondorengoen eskubideak aldarrikatu dituzte

jubilatuak manifestazioa irun
Milaka lagun bildu zituen larunbateko manifestazioak.
Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak deituta, manifestazio jendetsua egin zuten pasa den den larunbatean. 7.000 lagun inguru bildu ziren San Juan Arria eta Zabaltza plaza —Aduana kaletik pasatuta— lotu zituzten mobilizazioak.
Manifestazio buruak ia ordubete behar izan zuen bi puntuak lotzeko, eta behin Zabaltza plazara iritsita, hogei minutu izan ziren itxoiten, azkeneko parte hartzaileak iritsi arte. Bukaeran irakurritako manifestuan adierazi zutenez, pentsioen arazoa egungo pentsiodunena zein etorkizunekoenekoa da. Horrela, bost eskaera egin zizkieten botere publikoei:
  1. Pentsio publikoen sistema bermatzea, pentsio egokien bidez.
  2. Ez dadila pobreziaren atarian dagoen pentsionistarik egon, eta gutxiengoa 1.080 eurokoa izan dadila.
  3. Gizon eta emakumeen arteko pentsioen desberdintasunak direla eta, alargunei ematen zaien tratu umiliagarria bukatzea.
  4. 2011 eta 2013ko pentsio erreforman atzera egitea, konstituzioak dioenaren aurka doalako.
  5. 2019tik aurrera Espainiako Gobernuak pentsioetan egin nahi duen aizkorakada salatzea.

“Historikoa”

Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak gaur baloratu du larunbateko manifestazioa. Historiko moduan definitu dute, eta herritarren parte hartzea eskertu dute. “Gaurko pentsiodunen eskubideekin konprometitutako hiritarrak hurbildu ziren, baina batez ere etorkizuneko pentsiodunen alde”. Gizonen eta emakumeen arteko eskubide berdintasuna eskatu zela, halaber, nabarmendu dute.
“Antolatuz eta borroka eginez, hamarkadak kostatu zaizkigun eskubide batzuk ez galtzea eskatzera mugatzen gara, hiritarroi eta bereziki pentsiodunei inoiz ez zaigulako ezer ere oparitu. Eta mobilizatzen segituko dugu pentsio publiko duin batzuk gotortzea lortu arte, orain eta etorkizunean”, gaineratu dute. Astelehenero bezala, hala egin dute gaur ere.

No hay comentarios: