lunes, 25 de junio de 2018

(Galeria) Hemen dira Sanmartzialak

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el domingo día 24 de Junio de 2018.

[GALERIA] HEMEN DIRA SANMARTZIALAK!



Txiki utzi zuten San Juan plaza irundarrek.
Hasi dira 2018ko San Pedro eta San Martzial jaiak, hasi da festa handia Irunen. Lepo utzi zuten atzo ehunka eta ehunka (milaka ez badira) lagunek San Juan plaza. Jendetza bildu zen Asun Casasolaren agur ofiziala entzuteko; indarkeria matxistaren kontrako oihuz bete zuen irundarrak plaza. Kemen dantza taldeko kideek suaren inguruan ohiko dantza erakustaldia eskaini zuten, bertaratutakoen gozamenerako. Jose Antonio Santano alkateak berriz, sua piztu zuen, jaiei ongi etorria emateko.
Hasiera ofiziala arratsaldean izan arren, Irungo gazteek goizetik hasi zuten festa, Ficoban egin zuten Herri Bazkarian (ikusi argazki galeria). Aste luzea dute aurretik irundarrek, ondo pasa!

No hay comentarios: