lunes, 25 de junio de 2018

Irungo Atsegiñako lehen lau erraldoi zaharberrituak aurkeztu dira

Noticia publicada en Angula Berria.info,el sábado día 23 de Junio de 2018.

Irungo Atsegiñako lehen lau erraldoi zaharberrituak aurkeztu dira

San Juan Harria enparantza hartu dute Irungo Atseginaren lehen lau erraldoi zaharberrituek. Honela, Baserritar eta Turkiar bikoteak prest egongo dira, 2018. urteko San Pedro eta San Martzial jaietan parte-hartzeko.

Sei hilabete inguru iraun duten zaharberritze lanak iruñeko Eskuartean, imaginería festiva enpresak burutu ditu. Erraldoiak guztiz desmuntatu dira. Egurrezko egitura berria dute eta zaharberritze lan nagusiak buru eta eskuetan gauzatu dira. Buruko lehen geruzaraino heldu dira zaharberritzaileak, azken urteetan burututako konponketak zuzenduz eta jatorrizko forma emanez. Eskuen zaharberritzea zailtasun handiko prozesua izan da, pieza egurrezko pieza bakarrak dira eta.

Erraldoien jantziak guztiz zaharberritu dira
Honetarako, XIX. mendeko jantziak eta Eskuartean enpresak sorturiko diseinuak baliatu dira. Zaharberrituriko lehen lau erraldoiek osagarri berriak izango dituzte eta biziki ikusgarriak dira erraldoi Turkiarrek eramango dituzten bitxiak. Bitxiak Alcoyn (Alacant) egin dira eta 23 kilatetan urreztatu dira.

Datu teknikoak
 - Baserritarra (emakumea) Altuera:3,40 m Pisua:44,3 kg
 - Baserritarra (mutila) Altuera:3,44 m Pisua:47,4 kg
 - Turkiarra (emakumea) Altuera:3,34 m Pisua:45,4 kg
 - Turkiarra (mutila) Altuera:3,57 m Pisua:47,1 kg


San Pedro eta San Martzial jaiak
Lehen lau erraldoiak zaharberrituta, 20 dantzariz osatutako taldea sortu da eta azken hilabeteetan entseatzen ibili dira, 2018. urteko jaiei begira. Lehenbiziko dantzaldia, gaur bertan burutu da San Juan Harria enparantzan. Ekainak 23 eta 28an, hiriko beste erraldoi konpartsekin, Alberto Anguera plaza eta San Juan plaza artean dantzan ibiliko dira zaharberrituriko lehen lau erraldoiak.

Finantzaketa
Zaharberritzearen herena erraldoien aitabitxiek eta elkarteko bazkideek ordaindu dute. Beste bi herenak ordaintzeko, zaharberritzeke dauden erraldoiak 43 zatitan banatuak daude eta bakoitzak 200 eta 300 euro arteko kostua izango du. Finantzaketan laguntzen duen orok, oroigarri bat jasoko du. Honetaz gain, erraldoietan laguntzailearen izena jarriko da.

Erraldoien atalak finantzatzeko, interesa duten kuadrilla, enpresa, erakunde, familia edo norbanakoek irungoerraldoiak@irungoatsegina.org helbide elektronikora zuzendu daitezke edo elkartera gerturatu daitezke, astearteetan, 19.00ak eta 20.00ak bitartean.

No hay comentarios: