martes, 19 de junio de 2018

Talentuari bultzada emateko diru laguntza jaso du Real Unionek

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 18 de Junio de 2018.

TALENTUARI BULTZADA EMATEKO DIRU LAGUNTZA JASO DU REAL UNIONEK


real.union
Denis Itxaso, Real Unioneko kideekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Real Union klubak hitzarmena sinatu dute gaur, talentuen formazioan Irungo futbol taldeak duen egitasmoa finantzatzeko. Real Sociedad taldearekin Unionek duen koordinazio esparruaren barruko egitasmoa da. Aldundiak orotara 150.000 euroko laguntza eman dio talde irundarrari.
Gaurko sinadura ekitaldian Unionen presidente Ricardo Garcia eta aldundiko Kirol diputatu Denis Itxaso izan dira. Itxasok azaldu du aldundiaren zeregina dela Gipuzkoako kirola garatzeko bideak jartzea, eta Reala dela hori egiteko bideetako bat, Donostiako klubak herrialdeko beste askorekin dituen akordioen bitartez. Hala, zentzu horretan Unionek ere egiten duen lana goraipatu du diputatuak. Harrobiko lanaren inplikazioa nabarmendu du aldi berean Itxasok, esanaz, oso beharrezkoa dela talentuen formazioan dabiltzanen zeregina.
Gipuzkoako kirolariek duten maila baikor baloratu du foru diputatuak, eta gorenera iristeko azpiko mailetan lanean dabiltzan kluben lana eskertu du.

No hay comentarios: