TXENPERENEAKO PROPOSAMENA BAIKOR BALORATU DUTE BIDASOALDEKO LAGUNEK
oan den astean Irungo EAJk, Si Se Puedek eta EH Bilduk, alderdien arteko desadostasunak alde batera utzita, Plaiaundiko kirol instalazioak Txenpereneara eramateko proposamena aho batez adostu zuten.
Bidasoaldeko Lagunek adierazi berri dutenez, “aukeratutako tokiaren ezaugarriek eta udaletxean dauden indarren korrelazioek baikortasunaren eta itxaropenaren ateak zabaltzen dizkigute”. Hala, bi hamarkada luzeren ondoren, Txingudiko Plaianduiko eremuak leheneratze prozesua amaitu duela adierazi dute, eta ondorioz, Bidasoaren estuarioko kontserbazio baldintzak bete egingo direla (Natura 2000 sare europarraren neurrien arabera).
Kirol instalazioan “perturbazioak” sortzen direlako, Plaiaundiren bihotzean egotea “argi eta garbi bateraezina” dela nabarmendu dute. Era berean, eremua KBE (Kontserbazio Bereziko Eremua) eta HBEB (Hegaztiak Babesteko Eremu Berezia) dela gogoratu dute, eta horrez gain, RAMSAR hitzarmenaren Nazioarteko Hezegune Garrantzitsuen Zerrendan dagoela. Oposizioak proposatutako proiektua “benetan aldaketa izan dadila” nahi dute Bidasoaldeko Lagunek, eta beharrezko tramiteak “ahalik eta azkarren” egitea eskatu dute.
Plaiaundiko kirol instalazioak Txenpereneara eramatea proposatu du oposizioak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario