EH BILDU: “SANTANO JAUNAK ETA BERE TALDEAK GOBERNATZEARI UZTEA DA BIDE BAKARRA”
Irungo EH Bildu taldeak, joan den maiatzean, sozietate publikoetan kudeaketa aldaketa egiteko proposamenaegin zuen. PSE-EEk dituen kontseilariak murrizteko asmoarekin egin zuten proposamena, taldetik adierazi zutenez, “aniztasun handiago bat isla zezaten”.
Udal gobernuaren hausturaren ondorioz, “aukera historiko” bat zabaldu zela adierazi dute koalizio abertzaletik, ezberdinen arteko akordioetara iristeko “gaitasuna” zuen oposizio bat sortu zela orduan. Egoera horren aurrean, PP/PSE-EE blokeak gehiengoa izateari utziko ziola “argi” zegoela adierazi dute, bloke horrek ez baitu jada udalbatzako gehiengoa, ez bozketan eta ezta ordezkarien zenbakietan ere.
Halere, aldaketa saiakera ez dela posible izan nabarmendu dute. “Udal teknikarien arabera, sozietate publikoak, bai ala bai, gobernatzen duenaren menpean egon behar dira. Beraz, bai ala bai, nahiz eta PSOEk gehiengoa ez izan, bere eskuetan geratuko dira”, salatu dute. Hortaz, edonolako funtzionamendu aldaketa egin behar izanez gero, “bide bakarra” gelditzen dela esan dute: “Santano jaunak eta bere taldeak, berandu baino lehen, gobernatzeari uztea”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario