[GALERIA] MUNDUA, ZABALTZA PLAZAN, ARROZ ARTEAN
Bidasoko SOS Arrazakeriak arrozarekin batu ditu Irunen bizi diren komunitateak. Munduko Arrozak egitasmoaegin dute Zabaltza plazan. Ikusi dena da, lehen begiradan, hainbat herrialdeetako lagunak, askotarikoak, arroza egiten. Bigarren bistadizoa emanda bertan izan direnak konturatu dira kazola artean zeuden pertsona horiek irundarrak direla, beste azal kolore bat edo bestelako kondizioan bizi diren irundarren adinakoak.
Lehenengoz egin dute Munduko Arrozak. SOS Arrazakeriak emandako datua: Irunen 98 herrialde ezberdinetako 5.972 herritar bizi dira. Bada horietako asko gaur hiriaren erdian izan dira, arroz artean, kultura aniztasuna aldarrikatzen.
Hemen, bertako irudiak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario