viernes, 27 de julio de 2018

Irugurtzetako labeak, sakelako telefonoari esker, gertuago

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 26 de Julio de 2018.

IRUGURUTZETAKO LABEAK, SAKELAKO TELEFONOARI ESKER, GERTUAGO


Gaur bisitatu dute instalazio berria.
Irungo Udalak APP berri bat estreinatu du. Meaka auzoko Irugurutzetako Labeak sakonean ezagutzeko baliagarria izango da eta aplikaziorako, instalazioak berritu dituzte. Bertan izan dira Jose Antonio Santano alkatea, Garapen Jasangarri saileko ordezkari Miguel Angel Paez, Oiasso Erromatarren Museoko zuzendari Cristina Aguirre, Tempografix enpresako Julen Esnaola eta Behemendi elkarteko Juan Kruz Alberdi.
APP berriari ‘Irun Berdea Irugurutzeta’ izena jarri diote eta dagoeneko deskarga daiteke. Android gailuentzako aplikazioa da, eta hiriaren iragan meatzaria ezagutzeko aukera eskainiko du. Hala, labe bakoitzean informazio puntu bat jarri dute (orotara, bederatzi dira), eta bakoitzean, sakelakoaren bitartez idatzizko zein entzunezko informazio jasoko dute bisitariek (euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez).
APParen kaleratzearekin batera, Irugurutzetako Labeen Interpretazio Zentroa berritu dutela jakinarazi dute udaletik. Informazio panel berriak jarri dituzte eta LED sistemaren bitartez argiztatu dute eraikina, egun eraikinak dituen eguzki panelen energiarekin mantentzeko asmoz.

No hay comentarios: