ESKOLAKO MATERIALA EROSTEKO LAGUNTZA ESKAERA, IRAILAREN 28RA BITARTE ZABALIK
Irungo Udaleko Hezkuntza sailak jakinarazi duenez, irailaren 28ra bitarte izango dute herritarrek aukera ‘Erosi eta ikasi’ diru laguntza eskatzeko. Arazo ekonomikoak pairatzen dituzten familiei bideratutako laguntza da (eskolako materiala erosteko), eta era berean, herriko merkataritzari bultzada emateko baliagarria izango da, hiriko dendetan erosi beharko baitute material guzti hori.
Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen familiek jasoko dute laguntza. Diru iturri hori jaso ahal izateko, erosketa guztien ticketa gordetzeko deialdia luzatu dute. Ekainaren 22tik irailaren 28ra bitarte egindako erosketetan jasoko dute laguntza.
Irun Txartela baliatuz edota udaleko webgunean eska daiteke diru laguntza. Programa guztirako, udalak, 200.000 euroko inbertsioa egingo du. Informazio gehiago, udaleko webgunean eskuragarri dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario