miércoles, 29 de agosto de 2018

Irungo Karrika Nagusiko jaiak San Ramon egunean, ostiralean

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 29 de Agosto de 2018.

IRUNGO KARRIKA NAGUSIKO JAIAK SAN RAMON EGUNEAN, OSTIRALEAN

irun.kalenagusia

Herri bazkaria ere izango da aurten.
Irungo Karrika Nagusiak jaiak ospatuko ditu ostiralean egun osoz, San Ramon Jaiak. Hain zuzen, kalearen zaindariaren egunean egingo dute festa eguna. Festetan ohikoak diren ekitaldiak daude jai egitarauaren barruan. Baina bat berezia da: Espartina Jaurtiketaren Nazioarteko Lehiaketa. Arratsaldean izango da, haurrentzat eta helduentzat.
Honakoa da Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak ostiralerako Karrika Nagusian antolatu dituenak:
  • 09:00etan, diana.
  • 11:00etan, meza Siervas de Jesus kaperan.
  • 11:45ean, santuaren jaitsiera.
  • 12:15, Anakako kofradiaren emanaldia.
  • 12:30ean, salda banatuko dute.
  • 13:00etan, txopereoa Peña Poteo txarangarekin.
  • 14:15ean, herri bazkaria. Txartelak honako tokietan salgai: Pombar eta Batzoki Taberna.
  • 18:00etan, haurrentzako jolasak Santiagoko Deabruen eskutik.
  • 18:30ean, haurrentzako txokolatada.
  • 18:30etik aurrera, trikitilariak.
  • 19:00etan, umeentzako (15 urtetik beherakoak) Espartina Jaurtiketaren Nazioarteko Lehiaketa.
  • 19:30ean, helduentzako (15 urtetik gorakoak) Espartina Jaurtiketaren Nazioarteko Lehiaketa.
  • 20:15etik aurrera, DJ baten emanaldia.
  • 23:30ean, Karrika Nagusiaren jaitsiera.

No hay comentarios: