miércoles, 31 de octubre de 2018

Bidelaneko Langileak protestan hasi dira AP-8ko Auto Ilaren ondorioz

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 31 de Octubre de 2018.

BIDELANEKO LANGILEAK PROTESTAN HASI DIRA AP-8KO AUTO ILAREN ONDORIOZ


Bidelan
Bidelaneko langileek protesta egin dute.
Egunero sortzen dira auto ilarak Behobiatik Donostiara bidean, Irungo ordainsarian, han egiten ari diren lanak direla eta. Batzuetan txikiagoak besteetan handiagoak, baina ohikoak dira. Ordainsarian lanean aritzen diren Bidelaneko langileak egoera “larria” eta “jasanezina” dela diote, eta protestak hasi dituzte LAB sindikatuak HITZAri jakinarazi dionez. Gaur bertan egin dute horietako bat.
Bidelan AP-8 eta AP-1 artean errepidea ustiatu, kontserbatu eta mantentzeaz arduratzen da; tartean, ordainsariak. 200 bat langile ditu, eta 70 inguru aritzen dira Irun inguruan.
Agustin Iriondo langileak azaldu duenez, kabinen berritze lanak lau bide itxita egitea erabaki du Bidegik, eta horren eraginez egunero-egunero sortzen dira auto ilarak. Gainera, gainean ditugu hainbat jai —egunotan Santu Guztien Eguneko zubia, laster Behobia-Donostia eta abendukoak—, eta egun horietan are eta auto ilara handiagoak sortzen direla ohartarazi du Iriondok. Beraz, egoera okertuko den beldur dira langileak. Esate baterako, urriko zubian 7 km-ra arte iritsi ziren ilarak.
Erabiltzaileak dira ilarak pairatzen dituztenak, baina langileek ere zehar ondorioak jasan behar izaten dituztela gaineratu du Iriondok: “Erabiltzaileak oso haserre datoz, sututa. Ez dituzte kexak idatziz egin nahi izaten, eta dena kobratzailearen gainean botatzen dute”. Egoera pixkanaka okertuz doala eta “tentsio egoera” bizitzen ari direla aipatu du. Esaterako, behin-behineko langile bat “antsietatik krisiak jota” artatu behar izan zutela jakinarazi du. Orain, bajan dago.
Auto ilara handiak direnean —”momentu puntualetan eta auto ilarak txikitu arte”— hesiak irekitzea eskatzen dute langileek.  “Bidegik berak bere baldintzetan jasota dauka horrelako egoeretan (auto-ilara handiak) hesiak irekitzearen aukera, baina ez du baliatzen”, esan du Iriondok.
Lanak irailean hasi ziren, eta bederatzi hilabete inguru iraungo dute.

No hay comentarios: