EUSKARALDIKO TXAPAK AZAROAREN 12TIK AURRERA JASO AHAL IZANGO DIRA
Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte egingo dute, Irunen —Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osoan bezala—, eta, azaroaren 12tik aurrera, ahobizi eta belarriprest txapak jasotzeko aukera izango dute herritarrek. Horiek jasotzera Udal Euskaltegitik pasatu beharko da, astelehenetik ostiralera (09:00-14:00) eta asteburuan, berriz, San Juan plazan.
Txapa banaketa baliatu ahal izango dute aurrez aurre izena emateko oraindik egin ez dutenek. Edonola ere, une oro Interneten egin daiteke edo HAZetik pasata. Dagoeneko 1.000tik gora lagunek eman dute izena, eta %80 aho biziak dira. Rolen desoreka konpontzeko Irungo Udalak herritarrak animatu ditu belarriprest gisa ere izena ematera, “euren funtzioa ere funtsezkoa baita”.
Formazio saioak
Azaroaren 7an eta 10ean, berriz, bina formazio saio egingo dituzte roletan sakondu ahal izateko. Euskaldian zehar zer egin behar den azalduko dute, informazioa eta gomendioak emanez. Horiek Palmera Monteron izango dira, azaroaren 7ean, 18:30ean, eta 10ean 10:30ean.
Azaroaren 7an eta 10ean, berriz, bina formazio saio egingo dituzte roletan sakondu ahal izateko. Euskaldian zehar zer egin behar den azalduko dute, informazioa eta gomendioak emanez. Horiek Palmera Monteron izango dira, azaroaren 7ean, 18:30ean, eta 10ean 10:30ean.
Euskaraldia euskararen erabilera areagotzeko ariketa sozial bat da, eta 16tik gorako irundarrek ahobizi edo belarriprest izan nahi duten erabaki beharko dute. Ahobiziak euskaraz egingo du beti baldin eta aurrean duenak nahi badu, eta belarriprestak harekin euskaraz aritzeko gonbidapena luzatuko du, nahiz eta gero, euskaraz edo gaztelaniaz erantzun. Aldez aurretik rolak ezagunak izango dira, txapak eramango baitituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario