jueves, 31 de enero de 2019

Geltokiaren aurreproiektua aurkeztea "leialtasun falta" kontsideratu du Eusko Jaurlaritzak

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 31 de Enero de 2019.

Geltokiaren aurreproiektua aurkeztea "leialtasun falta" kontsideratu du Eusko Jaurlaritzak

Adif-ek atzo aurkeztutako proiektua "osatu gabe" dagoela diote jaurlaritzatik eta Euskal Trenbide Sareak-etik, eta oraindik "azterketa zorrotzak" eskatzen dituela.

Atzo, nazioarteko geltoki berriaren aurreproiektua aurkeztu zuen Adif-ek. Etorkizuneko proiektuak izango dituen ezaugarrien berri eman zuten, eta dagoeneko eraikin berriaren maketak argia ikusi du.
Atzoko aurkezpenari erantzun berri dio Eusko Jaurlaritzak. “Leialtasun falta” kontsideratu du aurreproiektu hori aurkeztu izana, eta Euskal Trenbide Sareak-ekin batera, Erakundeen Arteko Jarraipen Batzordea “premiaz” deitzea eskatu du.
“Ez da lan egiteko modurik onena, partekaturiko trenbide proiektuen garapenean orain arte gauzatu diren erakundeen arteko akordioetatik urrun baitago”, dio Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura Sailburuordeak. Aurreproiektuaren albistearen aurrean, “guztiz harriturik” agertu direla adierazi dute.
Eusko Jaurlaritzaz gain, Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoak ere, alderdi teknikoari dagokionez, zalantzak ditu, “inguruaren hirigintza antolamendua oraindik ez baita adostu, ezta Topoaren trenbide arloko integrazioa ere”. Aizen hitzetan, aurkeztu berri duten geltoki berriaren proposamena “osatu gabe” dago, eta oraindik “azterketa zorrotzak” eskatzen dituela proiektuak.
Hala, Erakundeen Arteko Jarraipen Batzordea premiaz deitzeko eskaera luzatu dute jaurlaritzatik eta ETS-tik. Irunerako “soluzio globala” nahi dute, eta horretarako, alderdi tekniko guztiak zehaztu beharrekoak direla argudiatu dute.
Proiektu berriaren maketa.

No hay comentarios: