domingo, 3 de febrero de 2019

Irungo EH Bilduk hiriaren egoeraren azterketa egin du

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el domingo día 3 de Febrero de 2019.

Irungo EH Bilduk hiriaren egoeraren azterketa egin du

Taldeak hiritarren kontzientzia soziala eta asoziazionismoa areagotu egin direla uste du
Domingo, 3 de Febrero de 2019 - Actualizado a las 06:04h
IRUN- Irungo EH Bilduk azken agintaldia kontuan hartuta hiiraren egoeraren hausnarketa bat egin du. Taldeak dioenez, 2018an hiritarren kontzientzia soziala eta asoziazionismoa berpiztu egin ziren. “Eszenatoki honen aurrean, 2019an hiritarrek gure herriarentzako proposamen desberdin izango dituzte mahai gainean”, zioten bere ardunadunek. Ildo horretan, Irungo EH Bilduk proposamen “freskoa, itxaropentsua, berria eta gure hiriaren dinamika aldatzeko nahian jaioa” eskaini nahi du. Proposamen hori eraikitzeko, taldeak “Irun auzoetatik hazi behar” duela iruditzen du. Horregatik, EH Bilduk agintaldian gelditzen diren hilabetetan herritarren eskutik lanean jarraituko duela adierzi zuen, “herritarrengan fokoa jartzen duen proiektua garatzen”. - J.G.

No hay comentarios: