Elkarrizketa horietan igandeko emaitzak baloratzeaz gain, hauteskundeen ostean irekitzen diren aukerak miatzea izango dute helburu.
Irungo jarduneko alkate Jose Antonio Santanok (PSE-EE) alderdi guztiekin hitz egiteko erronda hasiko duela jakinarazi berri du. Oso pozik azaldu da igandeko emaitzekin, eta alderdi sozialista bozkatu zuten 10.172 irundarrei eskerrak eman nahi izan dizkie. “Emaitza oso ona da guretzat. Boto portzentaian hobetzea lortu dugu eta 10.000 irundar baino gehiagok berriz ere gugan konfiantza jarri dute”, dio Santanok.
Orain etapa berri bat irekitzen dela dio, eta erantzukizunagatik ordezkaritza lortu duten beste alderdiekin elkarrizketa erronda hastea erabaki duela. Elkarrizketa horietan igandeko emaitzak baloratzeaz gain, hauteskundeen ostean irekitzen diren aukerak miatzea izango dute helburu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario