viernes, 31 de mayo de 2019

Beñat Sarasolak 'Deklaratzekorik ez' eleberria aurkeztuko du igandean Brontë liburu-dendan

Noticia publicada en Diario Vasco,el viernes día 31 de Mayo de 2019.

Beñat Sarasolak 'Deklaratzekorik ez' eleberria aurkeztuko du igandean Brontë liburu-dendan

M.A.I. IRUN.
0
Igande honetan, Beñat Sarasola idazleak bere lehen nobela aurkeztuko du kale Nagusiko Brönte liburu-dendan, 12:00etatik aurrera. Yurre Ugartek gidatuko du solasaldia, eta amaieran aperitiboa eskainiko die bertaratzen direnei Aitzondo Euskara Taldeak, ekitaldiaren antolatzaileak.
Euskal gatazka presente dago liburuan baina, autorearen beraren arabera, «pertsonen arteko harremanak gailentzen dira narrazioan. Protagonistaren bi garai ezberdin kontatzen dira; 90eko hamarkadaren eta iragan gertukoago baten artean ari da saltoka, eta nabarmena da pertsonaia nagusiari gazte denborak utzi dion arrastoa».
Lehenagotik poesia liburu bi argitaratu baditu ere ('Kaxa huts bat' eta 'Alea'), hamar urteko etenaren ostean ailegatu da Sarasolaren lehen eleberri hau. Donostian burutu zen aurkezpenean, Harkaitz Canok esan zuen «akontezimendu giroa» sumatzen zuela. Iruñean ere defendatu du Beñat Sarasolak eleberri hau.

No hay comentarios: