Denboraldia ofizialki datorren larunbatean (ekainak 1) hasiko dute, hegazti behaketa saio berezi batekin.
Natura, eta bereziki Aiako Harria ingurua maite dutenek aukera paregabea izango dute datorren asteburutik aurrera. Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, Lapurriturriko informazio puntuak denboraldi berri bati emango dio hasiera. Denboraldia ofizialki datorren larunbatean (ekainak 1) hasiko dute, hegazti behaketa saio berezi batekin.
9:00etan da hitzordua, Lapurriturrin bertan. Interesdunei prismatikoak eta hegaztien inguruko gida bat eramatea gomendatu diete. Irungo Udaleko webgunean izena eman daiteke jada, edo 010 telefono zenbakira deituz (20 plazako muga dago).
Era berean, urrira bitarte astebururo zabalik egongo dela jakinarazi dute. Hala, ekainetik urrira arte asteburuetan eta uztailetik abuztura bitarte jai egunetan egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario