Kooperatiben saretze lana ospatzeko festa
Non:
BDS Koop Eraldaketa Fabrika (Aixin Zolua Ibilbidea, 5)
Data:
Osteguna, Ekaina 6, 2019 - 17:30
Antolatzen du :
BSD Koop
Datorren ekainaren 6ean Bidasoa eskualdeko kooperatiba desberdinak BDS Koop Eraldaketa Fabrikan bilduko dira euren proiektuak aurkeztu eta saretze lana ospatzeko
Hilabete batzuk igaro dira Eraldaketa Fabrika sortu zenetik, ordutik Bidasoa Eskualdeko kooperatiba desberdinak saretzeko lanetan egon dira BDS Koop Eraldaketa Fabrikan lanean dauden langileak. Kooperatiba desberdinak identifikatu eta beraiekin kontaktuan jarri dira, batzuk BDS Koopekin elkarleanean hasi dira proiektu desberdinetan eta pixkanaka pixkanaka tokiko garapenean laguntzen duten empresa desberdinak saretu eta bisibilizatzeko asmoa dute.
Horretarako, datorren ekainaren 6ean arratsaldeko 17:30etatik aurrera Behe Bidasoaldeko Ekonomia Sozialaren jaialdia ospatuko dugu hemen, BDS Koop Eraldaketa Fabrikaren egoitzan. Mikel Valerok adierazi duen antzera, “bertan, hurbilduko diren zenbait empresek diarduten proiektuen aurkezpenak egiteko tartea izango dugu, Pecha kutxa aurkezpenak deitu diogu jaialdiaren zati horri”. Momenturarte, bederatzi empresek euren proiektuak aurkeztuko dituzte, hala nola, Ekonek, Bidasoa Km 0, Ara! Gorputz, Parean, LZB Arkitektura, Hiritik AT, Bitamine Faktoria, Izarkom eta Bostok. Oraindik enpresa gehiago batu daitezke zerrenda honi, ez dugu epea itxi eta 12-15 enpresa etor daitezkela aurreikusten ditugu. Kooperatiba bakoitzak bost minutu izango ditu lanean dauden proiektuen berri emateko, hala, ekitaldira hurbilduko diren kooperatiba guztiak denen berri izango dute. Gure eskualdean Ekonomia Sozial Eraldatzailearen lagina besterik ez da kainaren 6an ikusiko den hori.
Azken 2 urteetan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzatz, Bidasoako ekonomia sozialeko enpresesak mapeatu eta beraien arteko harremanak sustatzen egon dira BDS Koop Eraldaketa Fabrikan.
Bide horretan 21 enpresa identifikatu dituzte, 50 lanpostu inguru sortzen dituzten enpresak dira. Guzti horiek www.bdskoop.eus web orrian sortzen ari diren ESE katalogoan egongo dira ikusgai.
Baina horiek baino askoz gehiago daudela dakite eta guztien artean, ekonomia eredu honek duen garrantzia mahai gaineratuko dute hurrengo urteetan.
Paraleloki, zenbait proiektu dituzte jada martxan hala nola, ekintzailetasun sozial kooperatiboa sustatzeko Koop Fabrika eta bertako produktuarentzako komertzializazio bide laburrak sortzeko Bidasoa KM0.
Berriak ere etorriko dira datozen urteetan eta horretarako auzo elkarte, ikastetxe, sindikatu, alderdi edota kultur eragile desberdinekin harremanetan daude proiektu berriak garatzen.
Horretaz gain, zenbait zerbitzuk komun martxan jartzen ari dira administratzaile eta komunikazio arduradun lan postuak sortuz.
Hauteskundeak igaro berri diren honetan, Ekonomia Sozial Eraldatzailaren legislatura izateko apustua egiten du BDS koop-ek eta guztiari hasiera emateko ekainak 6ko ekitaldira gonbidatzen dituzte hiritarrak.
Egitaraua: ekainak 6, 17.30tatik aurrera
- ESE enpresa eta proiektuen aurkezpenak
- Lunch + DJ Psilocibina
No hay comentarios:
Publicar un comentario