miércoles, 1 de mayo de 2019

Mugaz gaindiko margo lehiketaren laugarren edizioa

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 1 de Mayo de 2019.


Mugaz gaindiko margo lehiketaren laugarren edizioa

Historia eta naturaren arteko lotura protagonistak izango dira Ibai Izena duen Eskualdea txapelketan
Miércoles, 1 de Mayo de 2019 - Actualizado a las 06:03h
IRUN-HONDARRIBIA- Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, Ibai Izena duen Eskualdea izeneko mugaz gaindiko margo lehiaketaren laugarren edizioko oinarriak argitaratu dituzte irunhondarribiahendaye.com webgunean. Aurten lehiaketara aurkeztuko diren lanek Bidasoa-Txingudiko mugaz gaindiko eskualdean historia eta naturaren arteko elkarketaren gaia landu beharko dute;hau da, Irun, Hondarribia edo Hendaiako eraikin edo elementu historiko bat bere ingurune naturalean irudikatu beharko da. Parte-hartzaileak adin nagusikoak izan behar dira eta gehienez lan bat aurkezteko aukera izango dute. Lanak abuztuaren 2a baino lehen aurkeztu ahalko dira Partzuergoaren instalakun-tzetan (Ducoureau Jauregian). - J.G.

No hay comentarios: