martes, 20 de agosto de 2019

#G7EZ! Aste honetan, kontrajarritako bi munduren lekuko izanen gara

Noticia publicada en Angula Berria.info,el lunes día 19 de Agosto de 2019.

#G7EZ! Aste honetan, kontrajarritako bi munduren lekuko izanen gara

Rueda prensa G7Ez! 19-08-2019Aste honetan, kontrajarritako bi munduren lekuko izanen gara Alde batetik, Miarritzen elkartuko dira munduko herrialde boteretsuenetako estatu-buruak. Bertako herritarrengandik erabat bunkerizatu eta isolatutako hiri batean ospatuko dute G7ko gailurra, neurrigabeko okupazio polizial eta militarra ezarrita.
Aberatsenen eta multinazionalen zerbitzura eraikitako politikak eztabaidatzeko helburuz biltzen dira, modu horretan hain larriak diren ezberditasun sozialak sakonduz eta gure planetak pairatzen duen hondamendi ekologikoa areagotuz.
Bitartean, Hendaia eta Irunen, Euskal Herriko zein frantziar estatuko mugimendu sozialek kontragailurra antolatu dugu, tokiko alternatiben aberastasuna erdigunean jarriz. Kontragailur irekia, anitza eta aldarrikatzailea antolatu dugu, lurraldean errotua. Jadanik arrakastatsua dena.
Arrakastatsua diogu, estatu frantsesak jarritako oztopo guztien gainetik antolatzea lortu dugulako. Besteak beste, Baionan egiteko debekua ezarri eta espazio publikoen erabilera ukatu zaigulako.
Hala ere, makina bat konferentzia eta hitzaldi antolatzeko gai izateaz gain, nazioarteko, estatu frantseseko zein Euskal Herriko alternatiba eta borroka desberdinetako ordezkariak batzea lortu dugu. Horrez gain, kontragailurra antolatzeko prozesua bera nabarmendu nahi dugu, oso aberasgarria izan baita guztiontzat. Horrela, asteazkenetik aitzina zazpi estatu buruen politiken aurrean, mugimendu sozialen indar eta ahalmena erakutsiko dugu.
Rueda prensa G7Ez! 19-08-2019Dagoeneko bestelako mundu bat marrazten duten alternatiba zehatzak jarriko ditugu mahaigainean. Izan ere, Euskal Herrian ez zaigu adibiderik falta: Eusko tokiko moneta, errefuxiatuekiko elkartasun mugimendua edota mugimendu feminista bera beste batzuen artean.
Asko izanen gara egun hauetan kontragailurrean elkartuko garenak, eta bereziki bilduko garenon aniztasuna nabarmendu nahiko genuke. Beste mundu bat posible da eta mundu berri hori txikitik, gure etxetik, Euskal Herritik ere hasten da. Hori bai, zuen laguntza ezinbestekoa dugu. Bai kontragailurrean laguntzaile moduan ekarpena eginez eta bai ekonomikoki lagunduz, webean dugun formularioaren bitartez zein elkartasun eskumuturrekoak eskuratuz.
Beste mundu bat posible eta beharrezkoa ikusten duen gehiengo sozialari etortzeko deia egiten diogu. Etorri G7-ri EZ esateko: izaera antidemokratikoa duelako eta kapitalismo basatiaren ordezkaria delako. Etorri bizitzari, etorkizunari eta demokraziari BAI esateko.
Munduko boteretsuek gure lurraldea poliziaz eta militarrez josi duten arren, beste mundu bat posible dela aldarrikatuko dugu lau haizetara.
Alternatibak izan badira, eta eraikitzen jarraituko dugu.
Rueda prensa G7Ez! 19-08-2019

INFORMAZIO TEKNIKOA

1.- Akanpalekua

  • Milaka pertsonen oinarrizko beharrak ziurtatuko ditugu (komunak, dutxak eta jatekoak).
  • Beratan Gurutze gorria eta asistentzia medikala egongo dira.
  • Akanpalekuan Jaka Horiek beren hausnarketa eta eztabaida gunea izango dute.
  • Aisialdiari dagokionez, zinema txiki bat eta kontzertuak egongo dira 21etik 23ra.
  • Akanpalekuaren inguruan parking ezberdinak izango dira.
Akanpalekuaren helburuei dagokionez:
  1. Akanpaleku ireki bat, plataformen ekintza batasunean oinarritua, errespektuan eta parekidetasuna oinarritrua.
  2. Ingurumena babestuko duen akanpalekua.

2.- Garraioa

  • Akanpalekutik Ficobara egunero nabetta sistema bat ziurtatuko da, goizeko 8h30tatik 10h30ra eta gauekoa 19h00tik 21h00ra.
  • Hau da jendea autobusez, oinez edo bizikletaz mugitzera deitzen dugu.

3.- Hendaya / Ficoba: kontra gailurra

  • LEHENENGO ETA BEHIN DEIALDI AZKAR BAT EGIN NAHI DUGU, TOPOZ ETORTZERA HEGOALDETIK. TOPOA FICOBAN GELDITUKO DA. IPAR EUSKAL HERRITIK TRENEZ ETORTZERA. BAIONAKO TREN GELTOKIA IREKIA EGONGO BAITA.
  • 100 konferentzia baino gehiago izango ditugu, eztabaidak eta tailerrak. Mundu osoko, Euskal Herritik eta Frantziar Estatutik ordezkari esanguratsuak. Eta hau guztia hizkuntza ezberdinetan. HENDAIA FICOBA lau guneetan banatuko da: goizeko 9tatik arratsaldeko 8ra.
Hendaian:
  1. Varietes Zineman.
  2. Gazteen gunea, ikastolan arratsaldeko eztabaidak eta ondoren Hendaiako Gaztetxean jai giroan.
  3. Kaneta gunean: Aste intergalaktikoa (eguerdiko 12etatik 20h00ra). Jateko tokia eta eztabaida ezberdinak.
Ficoban:
Egunero konferentziak egongo dira, 50 eragile ezberdinek beren postuak eta estanak ezarriko dute bertan eta jateko toki aterpetua eta ireki bat egongo da. Ficoban bertan kokatuko dira ere prentsaurrekoak emateko gunea eta prentsari harrera egiteko gunea.

4.- Azpimarratu nahi dugu eta eskertu itzultzaileen lana.

Aurreikusia genituen espektatibak gaindituta itzultzaile gehiago behar genituela ikusita deialdi urgente egin genuen larunbata goizean. Bi egunetan 40 itzultzaile baino gehiago lortu dira, bolondresak guztiak. Honela, bete ahalko ditugu gure beharrak. Mila esker Euskal Herria.

https://g7ez.eus
https://alternativesg7.org/

No hay comentarios: