Hiriko irisgarritasun kanpainaren amaiera
Uztailean hasi ziren lanak
Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra arloak jakinarazi du egun hauetan bukatzen ari direla arkitektura-oztopoak kentzeko egungo kanpainako lanak. Oinezkoen pasabideak hobetzeko jarduketak dira, haiek egokituz eta pasabide berriak sortuz. Alzukaitz kalean dago aste honetan bukatzen ari diren kanpainako azken puntua.
Cristina Laborda Obretako ordezkariak gogorarazi duenez, “jarduketa hauen guztien, egungo kanpainakoen eta beste batzuetakoen asmoa da irisgarritasun-planak finkatzen dituen helburuak lortzea, eta kasu hauetako batzuetan, gainera, auzo-elkarteetatik helarazten dizkiguten eskaerei erantzuten diete, zehazki, Iparralde hiribideko kasuan, eta, halaber, Aurrekontu partizipatiboetako eskaerei ere erantzuten diete.
Landa e Imaz SA enpresak egin ditu lanak, 75.773,58 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne). Kanpaina honetako lanak Mendibil gunean egin dira; eta adinekoen Inmaculada egoitzaren inguruan; Zuberoa eta Juan de Albisu kaleetan, Ignacio Zuloaga eta Vicente Lafite kaleekiko bidegurutzeetan; Urdanibia auzoan, Haizeola, Itsasaundi eta Bolueta kaleetan; eta Iparralde hiribidean eta Alzukaitzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario