miércoles, 30 de octubre de 2019

%100 elektrikoa den furgoneta berria du udalak

Noticia publicada  en Bidasoko Hitza,el miércoles día 29 de Octubre de 2019.

%100 elektrikoa den furgoneta berria du udalak

270 kilometroko autonomia izango du ibilgailu berriak, eta kultur ekitaldien guneak egokitzen dituen brigadak erabiliko du.
Dagoeneko erabiltzen hasi dira.
Irungo Udaleko Mugikortasun eta Garapen Jasangarri saileko ordezkari Borja Olazabalek udalak eskuratu berri duen ibilgailua aurkeztu du. %100 elektrikoa den furgoneta berria izango du udalak gaurtik aurrera. Kultur ekitaldien guneak egokitzen dituen brigadak erabiliko du ibilgailu berria.
1992ko furgoneta konbentzional baten lekukoa hartuko du berriak. Elektrikoak, 270 kilometroko autonomia izango du, eta brigadaren bulegoan kargatzeko gune bat jarri dute.
Furgonetaz gain, gaur ere lur orotako ibilgailu berria aurkeztu dute. 4×4 delako ibilgailua da, baina azken hau ez da %100 elektrikoa. “Horrelako ibilgailuentzako eskaintza elektrikoa ez da hain handia, baina honen berriztatzea ahalik eta irizpide jasangarrienekin egin nahi izan dugu”. Hala, motorrak kontsumo eta isurtze gutxiago eragingo duela dio ordezkariak (100 kilometroko 7 litroko kontsumoa).

No hay comentarios: