Dagoeneko Tokion da Elosegi, datorren urtean bertan jokatuko dituen Olinpiar Jokoak prestatzeko.
Ander Elosegi irundarra dagoeneko Tokion da, datorren urtean bertan jokatuko diren Olinpiar Jokoak prestatzeko. Joan den Munduko Txapelketan txartela eskuratu ostean, kanala ezagutzeko helburua duen proban hartu du parte Elosegik.
Test Olinpikoaren formatua izan duen txapelketa jokatu du, emaitza onarekin gainera. Meritu handiko seigarren postua eskuratu du irundarrak, finalerdian zazpigarrena izan ostean. Emaitza horrekin, pasa den Munduko Txapelketako maila berarekin jarraitzen duela erakutsi du (zilarrezkoa eskuratu zuen, munduko txapeldunorde izendatu zen).
Elosegik bezala, Santiagotarrak elkarteko Klara Olazabal eta Joan Crespok ere Tokioko kanala probatuko dute datozen egun eta asteetan. Halere, biek oraindik jokoetarako txartela ziurtatu behar dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario