Hamaseigarrenez jarraian, Beldurraren Pasabidea ikuskizuna egingo dute. 200 metroko ibilbide beldurgarria zeharkatu beharko dute partaideek.
Santiagoko Deabruak Kultur Elkarteak izuz eta oihuz beteko du beste urte batez Ficoba erakustazoka. Hamaseigarrenez jarraian, Beldurraren Pasabidea egingo dute datorren larunbatean (azaroak 2), 18:00etatik 21:00etara.
200 metro inguruko pasabidea zeharkatu beharko dute partaideek, ausartenek zehazki. Baina adi egon daitezela, bidean 30tik gora pertsonaia izango dira, guztiak beldurgarriak. Aurten, gainera, ikuskizun monografiko bat ere prestatu dutela diote antolatzaileek, “erabat berria, pertsonaia berriekin, ibilbideko girotze desberdinarekin eta efektu bereziekin”.
Sarrerak aurretik eskuratu ahal izango dira, Amaia Kultur Zentroan, hilaren 29, 30 eta 31ean (17:30tatik 19:30tara), 3 euroan. Ikuskizunaren egunean ere eskuratzeko aukera izango dute herritarrek, 17:45tik aurrera. Informazio gehiago jaso nahi dutenek, 648 028 590 telefono zenbakira deitu edota helbide honetara idatzi dezakete.
No hay comentarios:
Publicar un comentario