jueves, 14 de noviembre de 2019

Gazteluzahar bidea handitzeko lanekin hasi berri dira

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el miércoles día 13 de Noviembre de 2019.

Gazteluzahar bidea handitzeko lanekin hasi berri dira

Errepide berriak 6,50 metroko zabalera izango du (bi norabideko zirkulazioarekin) eta espaloiak aldiz, 2,65ekoa.
Toki Alai ikastetxe ondoan dagoen bidea da Gazteluzahar.
Irungo alkate Jose Antonio Santanok eta Obren ordezkari Cristina Labordak jakinarazi berri dutenez, Gazteluzahar bidea erabat berritzen hasi dira jada. Zehazki, Artia inguruko Bienabe Artia kaleko espaloia zein errepidea hobetzen ari dira, .
260 metroko luzera hartuko du obrak. Lanekin, espaloia eta errepidea bera handituko dituzte. Hala, errepide berriak 6,50 metroko zabalera izango du (bi norabideko zirkulazioarekin) eta espaloiak aldiz, 2,65ekoa. Gainera, errepidearen alde batean dagoen okindegirako sarbide berria ere egingo dute.
Obretarako, 488.369,75 euroko aurrekontua du udalak. Diru horrekin, Gazteluzahar bidea hobetzeaz gain, inguruko argiztapena eta ur sarea ere berrituko dute.

No hay comentarios: