martes, 26 de noviembre de 2019

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunerako adierazpen instituzionala adostu dute talde guztiek

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 25 de Noviembre de 2019.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunerako adierazpen instituzionala adostu dute talde guztiek

Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko konpromisoa hartu dute talde guztiek.
udaletxean puntu moreaIrungo udaletxea kolore morez apainduko dute ostegunean.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, adierazpen instituzionala onartu dute udal talde guztiek. Lehenik, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko konpromisoa hartu dute talde guztiek, eta berretsi, prebentzioan, hautematean, arretan, babesean, justizian eta erreparazioan ekintza zuzenak proposatzearen garrantzia.
Hala, “indarkeria matxistaren modu guztiak desagerrarazteen laguntzeko” lanean jarraituko dutela diote talde guztiek, honela:
  • Biktimen eskubideak arreta-prozesu osoaren erdigunean jarrita, euren beharrizan eta eskariei entzunez eta arreta emanez.
  • Langile espezializatu eta kualifikatuak edukita, erreparazioaren ikusmoldetik, ikuspegi feministarekin.
  • Erreparaziorako eta ahalduntzeko esku-hartze prozesu guztietan, kudeaketa eta azkartasuna bermatzeko lan eginez.
  • Tartean sartutako erakunde guztiekin koordinatuz, arreta eta erreparaziorako baliabideak egituratzeko, indarkeria matxistaren biktimen egoera erabat lehengoratuko dela eta urratutako eskubideak berrezarriko direla bermatzeko.
  • Talde feministekin eta tokiko emakumeen elkarteekin modu estuan lankidetzan arituta, berdintasun-politikak eta ekintzak diseinatzeko, biktimei eta bizirik atera diren pertsonei arreta eta erreparazioari dagokionez.
  • Era berean, dei egiten diegu herritar guztiei, udalerri guztietan A25 dela eta antolatuko diren salaketa eta aldarrikapen ekintzetan modu aktiboan parte har dezaten.
Irakurri hemen adierazpen osoa hemen.

No hay comentarios: