Irungo Udalak LANNAHI programaren bigarren txanda abian jarriko du
Programan izena eman nahi dutenek horretarako aukera dute abenduaren 2tik 10era
LANNAHI programaren bigarren txanda abian jarriko du Irungo Udaleko Euskara arloak. Langabezia egoeran dauden pertsonei begirakoa da programa eta haren bitartez euskara debalde ikasteko aukera ematen zaie. Bigarren txandako ikastaroa urtarrilaren 7an hasi eta martxoaren 18an bukatuko da.
Udalak programa honen bost txanda eskainiko ditu 2019-2020 ikasturtean: 3 ikasturtean zehar eta 2 udan. Ikasturtean zehar goizeko txandetan izena ematen dutenek lau orduz arituko dira euskara ikasten eta arratsaldeko txandetan, aldiz, 3 orduz. Udan, ordea, lau ordu arituko dira goizez.
LANNAHI programan izena eman nahi dutenek izen-ematea internetez egin beharko dute 2. txandarako, abenduaren 2tik 10erako epean, SAC24h zerbitzuaren bitartez Irun Txartela edo beste ziurtagiri digital batzuk erabiliz (NA elektronikoa, Izenpe txartela…) eta hori ezinezkoa bazaie HAZeko autozerbitzu terminaletan (San Martzial kalea, 2) egin matrikula egunero 8:00etatik 22:00etara egin ahalko dute.
Eskaria internetez egiteaz gain, mailaketa proba egin behar da, Udal Euskaltegian ari direnen edo aurreko ikastaroan aritu direnen kasuan izan ezik. Mailaketa proba egiteko 943 50 52 73 telefonora deitu behar da hitzordua eskatzeko.
Parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete behar dira: Lanbiden lan eskatzaile bezala inskribatua egon eta langabezian egon edo lanean egonda ere jardunak jornadaren %50a ez gainditzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario