Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el domingo día 1 de Dieiembre de 2019.
Irunek Txoke Plan bat behar duela diote EAJtik
Tokiko merkataritza eta ostalaritza bultzatuko lukeen dokumentu baten aldeko apustua egin dute alderditik
Domingo, 1 de Diciembre de 2019 - Actualizado a las 06:04h
Iguiñiz eta Iridoy, Irungo Batzokian. (J. Guezala)
IRUN- Xabier Iridoyk, Irungo EAJ-PNVko bozeramaleak, eta Iosu Iguiñizek, taldeko zinego-tziak, hirian tokiko merkataritza bultzatzeko plan baten beharra dagoela adierazi dute aste honetan. Lehenik eta behin, Iridoyk Irungo tokiko merkataritzaren egoera ez dela erraza azaldu zuen, “kontsumo ohitura berriek, Internetak eta azalera handiko merkataritza guneek” kalte egiten diotelako.
“Egoera honi erantzuna eman ahal izateko, eta erantzun on bat garatu ahal izateko, gure ustez, ezer baino lehen ezinbestekoa da nondik gatozen, nora joan nahi dugun eta zer egin nahi dugun aztertzea”, zioen Iguiñizek. Ildo horretan, azken hamarkadetan Irun irizpiderik gabe eraiki dela, hau da, “hiriak duen identitatea indartzeko planik eta metodorik gabe” eraiki dela, salatu zuen Iridoyk.
Horregatik, EAJk merkataritzari eta ostalaritzari irtenbide bat eskaini ahal izateko, Txoke Plan bat gauzatzeko proposamena plazaratu du. Planak, ideiak kudeatu, premiak bateratu eta sinergiak sortu beharko lituzke, hainbat eragileen iritzia kontuan hartuz;esaterako, arkitektoen elkargoa, urbanistak, erakunde desberdinak, auzo elkarteak edota hiriko elkarte desberdinak.
“Irundarrek etorkizunean zein hiri izango duten jakiteko eskubidea dute. Are gehiago, gaur egun arazo direnak, etorkizunean arazo izan ez daitezen, berehalako neurriak behar ditu Irunek”, jarraitu zuen bozeramaileak. Bukatzeko, Iridoyk epe luzerako proposatu zuen plan horren garrantzia azpimarratu zuen “irundar hiritarrentzat eta tokiko merkataritzarentzat hiri atsegin bat” osatzeko. - J.G.
No hay comentarios:
Publicar un comentario