Monica Martinez eta Arantxa Zulet. / Irungo Udala
Irungo Udalaren Euskara Arloak Solas Jolas programa aurkeztu du asteazken honetan. Monica Martinez ordezkariaren hitzetan, «Solas Jolas udalekuen helburua da hezkuntza erabilera sustatzea eta hizkuntzarekiko haurren jarrera hobetzea. Ekimen honi esker, haurrek euskara modu naturalean eta entretenigarrian praktikatzeko aukera dute».
Udalekuen datak: uztailak 6-29, abuztuak 5-28, 9:00tatik 13:00etara.
Parte hartu dezaketenak
2010etik 2015era jaiotako haurrak, Haur Hezkuntzako 4 urtekoen gelatik Lehen Hezkuntzako 4. mailara bitartean daudenak, betiere Irunen erroldatuta badaude edo nahiz eta beste udalerri batekoak izan Irunen ikasten ari badira.
Horietaz gain, parte hartu ahalko dute 2008n eta 2009an jaiotako haurrek aipatutako mailetako batean badaude edota 5. edo 6. mailan egonda dibertsitate funtzionala badute.
Dibortziatuta edo legez bananduta dauden gurasoen seme-alabek, nahiz eta Irunen erroldatuta ez izan, uztaila edo abuztu osoan zaintza duen gurasoa Irunen erroldatuta baldin badago, zaintzapeko hilabetean parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako epaitegiko sententzia edo ziurtagiria aurkeztu beharko du interesatuak.
Aurre-izenemate eta erreklamazio epea
Solas-Jolas 2020 udalekuan parte hartzeko aurre-izenematea martxoaren 2tik 13ra izango da. Aurre-izenematea bide hauek erabiliz egingo da: www.irun.org web orriaren bitartez, HAZeko autozerbitzu terminaletan egunero 8:00etatik 22:00etara, edo 010/ 943 50 51 52 telefonora deituta astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara.
Aurre-izenematea egitean, programan parte hartu nahi duen haurraren datu hauek emango dira: izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, harremanetarako telefonoak, aukeratutako txanda (uztaila, abuztua edo biak), ikasten ari den ikastetxearen izena, maila eta eredua, eta Solas Jolaserako aukeratutako ikastetxea/ak. Horretaz gain, haurrak dibertsitate funtzionala duen ala familiak DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) kobratzen duen zehaztu beharko dute, izan ere, DBE kobratzen duten familiei %75eko deskontua egingo zaie prezioan.
Uztaileko txanda parte hartu nahi duenak esan beharko du errepeska markatu nahi duen ala ez. Errepeska aukeratzen bada, interesatua prest dago edozein ikastetxetara joateko.
Zozketari begira, familia unitateko kide batek baino gehiagok parte hartuz gero, esan beharko dute bakarka edo denak elkarrekin egin nahi duten aurre-izenematea.
Zozketa eta behin betiko izenematea
Zozketarako onartutakoen behin-behineko zerrenda www.irun.org webgunean jarriko da martxoaren 25ean. Horretaz gain, 010/943 50 51 52 telefonora deituta ere kontsultatu ahal izango da. Esan beharra dago garrantzitsua dela zerrendak kontsultatzea eta akatsen bat izanez gero, horren berri ematea Euskara Arloari. Erreklamatzeko epea martxoaren 25etik 31ra izango da. Horren ondoren, apirilaren 1ean zozketarako behin betiko zerrendak argitaratuko dira.
Plazak apirilaren 6an zozketatuko dira eta emaitzak egun horretan 15:00etatik aurrera argitaratuko dira.
Irungo udalak plaza eskuratu dutenei posta elektroniko bat bidaliko die behin betiko izenematea egiteko beharko duten inskripzio-kodearekin eta erabili beharko duten loturarekin. Lotura horretan sartzeko Irun Txartela erabiliko beharko da.
Behin betiko izenematea interneten bidez egin beharko da apirilaren 20tik 30era SAC24h zerbitzuaren bitartez (www.irun.org/sac), edo HAZeko autozerbitzu terminaletan ( SAC Herritarra Atenditzeko Zerbitzua, Anaka eta Ventasko Kutxabank, Azkenportu Polikiroldegia) egunero 8:00etatik 22:00etara. Apirilaren 30ean salbu, izan ere, egun horretan 14:00 arte egin ahalko da.
Ikastetxeak
Aurten eskainiko ditugun ikastetxeak hauexek dira:
Uztailean
Haur Hezkuntzan: Belaskoenea, Dunboa, Elatzeta, Lekaenea eta Toki Alai.
Lehen Hezkuntzan: Belaskoenea, Dunboa, Elatzeta eta Lekaenea.
Abuztuan
Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan: Dunboa
Prezioa
1 kide: 72,85 euro haur eta hilabete bakoitzeko
2 kide txanda berean: 58,25 euro haur eta hilabete bakoitzeko
3 kide txanda berean: 43,70 euro haur eta hilabete bakoitzeko
4 kide edo gehiago txanda berean: 29,10 euro haur eta hilabete bakoitzeko
Kuota orokorraren %75eko hobaria aitortzen zaie Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duen bizikidetza-unitateko kideei, baina ezin izango da bateratu beste salbuespen edo hobari batzuekin.