miércoles, 12 de febrero de 2020

Bihar hasiko dute kontzertu pedagogikoen denboraldi berria

Noticia publicada  en Bidasoko Hitza,el martes día 11 de Febrero de 2020.

Bihar hasiko dute kontzertu pedagogikoen denboraldi berria

Biharko saioan, 'Filmetako abestiak' kontzertua eskainiko du Skola Musik-ek. 480 ikaslek saioaz gozatuko dute.
Bihar egingo dute saioa. Programa, azarora bitarte luzatuko dute.
Bihar (hilak 12), kontzertu pedagogikoen denboraldi berriari hasiera emango diote. Dozenaka kontzertu antolatu dituzte datozen hilabeteotarako, espresuki LH eta DBHko ikasleei zuzenduak. Biharko saioan, Filmetako abestiak kontzertua eskainiko du Skola Musik-ek. 480 ikaslek saioaz gozatuko dute.
2020ko saioetan askotariko estiloak ukituko dituzte: folk, rock, jazz…Guztiek zentzu hezitzailea dutela nabarmendu dute udaletik, «modu erraz, zuzen eta partehartzaile» batean.
Ondorengoak dira azaroa bitarte prestatu dituzten saioak:
  • Bihar (hilak 12): Skola Musik, 11:00etan.
  • Hilak 19 (asteazkena da): Txelo eta piano kontzertua, 9:30ean eta 11:00etan.
  • Martxoak 18: Irungo Kontserbatorioko orkestraren kontzertua, 11:00etan.
  • Apirilak 24: Luis Mariano lirika elkartearen kontzertua, 10:30ean.
  • Apirilak 29: Irungo Txistulari Taldearen kontzertua, 11:00etan.
  • Maiatzak 6 eta 7: Donato Geyenechearen kontzertua, 11:00etan.
  • Maiatzak 13: Ametsa Txiki Abesbatzaren emanaldia, 11:00etan.
  • Ekainak 3: Albada taldearen kontzertua, 11:00etan.
  • Azaroak 12: Luis Mariano lirika elkartearen kontzertua, 10:30ean.

No hay comentarios: